HAU - THIS - ESTO

11 kantuz osaturiko album honetan soinu muturreko eta exotikoak, ukelele, gitarra elektriko, klarinete baxu, ipad eta melodikaren laguntzaz uztartu dira. 2016ko irailean kaleratua, HAU neighborren bigarren lana da.


11 songs knitted together by the exotic and extreme sounds of ukeleles, guitars, bass clarinet, ipad, melodica... Released in September 2016, THIS is neihbor's second album.

11 canciones tejidas mediante sonidos exóticos de ukeleles, guitarras, clarinete bajo, ipad, melódica... Lanzado en septiembre de 2016, ESTO es el segundo álbum de neighbor.
Xabier Montoia, 2016

Duela pare bat urte, Ura patrikan izeneko disko bat agertu zelarik, harrituta geratu ginen asko. Zer ote zen hura? Nondik irten ote zen? Kantetan, musika mota zenbaiten ezaugarri garbiak antzeman bazitezkeen ere (jazzarenak, Brasilgo musikarenak, are gure herri kantagintzarenak), horiek denak modu harmoniatsuan ageri ziren, gehienetan zerbait berezia eta, maiz, gozoa osatuz. Izendatzen zaila zen zerbait. Kantuak euskaraz eta erdaraz (ingelesez, gazteleraz) emanak zeuden, gainera. Hizkuntza gorabehera, hitzek mundu pertsonal baten berri ematen ziguten, kantuz kantu. Batzuetan, bere adierazpidea surrealismotik gertu aurkitzen zuen mundu bat, gozotik beste mikatzetik zuen mundu bat. Maite Larbururen mundua, hain zuzen ere. Haren auzo Josh Cheathamen gitarrak biltzen eta edertzen zuen mundu bat.
Bikoteak beste disko bat osatu du, aurrekoa entzun ondoren, gehiago nahi genuenontzat opari: Hau. Espero zitekeen bezala, disko dotorea da honako Hau, aurrekoaren ezaugarri behinenak gordetzeaz gain, areagotu, zorroztu egin dituena. Ura patrikan haren soiltasun sofistikatua baztertu gabe ere, estutu ederra eman diote, konposizioari nahiz instrumentazioari ere dagokionez. Konposizioetan, arriskatu eta libreago aritu direlakoan nago, Anutxatxa edo Gizon bat izeneko kantuetan, esaterako, agerian uzten dutenez. Tresnak, aldiz, lehendabiziko disko hartan baino ugariagoak dira, eta geruza gehiago ematen diete kantuei, beraz.
Pop musikaren topikoak dioenez, talde batentzat zailena bere bigarren diskoa da, batez ere lehendabizikoa arrakastatsua izan bada, Ura patrikan izan zen bezala (arrakasta kritikoaz ari naiz, noski). Neighborrekoak lasai egon daitezke, ordea, disko zoragarria baita Hau. Bejondeiela.