KRITIKAK


Harkaitz Cano
ura patrikan diskaren aukezpena, Donostia, 2013-10-29


…“Esaten dute kantu on bat zure aurrean jartzen den paisaje bat dela, bizitzen jarraitzea merezi duela esaten dizuna. Eta horixe sentitzen dugu Neighbor-en kantuak entzutean.”…

irakurri gehiago hemen | read more here


Maialen Berasategi Catalán
Kulturpekaria, 2014-05-14

.... “Ura patrikan zenbat eta gehiago entzun, zenbat eta gehiago erreparatu bai musikari eta bai hitzei, orduan eta ñabardura gehiago antzematen dira, eta orduan gelditzen da agerian ez dela lan konplikatu bat, baina bai konplepexua; abestiak soilak direla, baina ez hutsak. Izatekotan ere, badute huts bat oso ukigaia dena, ia zurruna ere bai, zenbait kantutan (Gauean). Disko umila da, barea, baina baita suspergarria ere, entzulearen taupadak bizkortu eta moteltzera jolasten dena.”…

irakurri gehiago hemen


Juantxo Zeberio
elkar-en bloga, 2014-07-21

... “Eta hau guztia Hernaniko gipuzkera goxoan; eta ingelesez, eta baita gazteleraz ere. Eta Maialen Lujanbiorekin akordatu naiz. Eta euskararen Emeaz. Eta herri honetako hainbaten begietan existitu ere egiten ez diren Maite bezalako hainbat sortzailez. Euskaratik, euskaraz, ingelesez eta baita txineraz ere sortzen duten artistez. Kosmopolitak. Omen. Beraiek.”…

irakurri gehiago hemen


Maite Larburu
The balde. Hormak - Walls

... “Bizilaguna eta ni, neighbor eta ni, Amsterdameko auzo berean bizi gara. Adreilu gorrizko horma pare bat eta lau ate pitzatu daude gure artean; horiek, ikusgai direnak; baina banatzen gaituzten horma ikusiezinak zenbatzen ez nuke asmatuko, hain dira kontaezinak...”

irakurri gehiago hemen

…“My neighbor and I live in a district of Amsterdam. There’s a reddish brick wall and four cracked doors between us; those are the visible ones; but I couldn’t count the walls that separate us, they’re numberless...
The collection of songs Ura patrikan was created when we were looking at those walls…”

read more here
PRENTSA


Berria, 2014-01-04
FERMIN ETXEGOIEN Kazetaria

“Maite Larburu, ate handitik sartu zaigun Ura patrikan diskoaren bitartez, kantari eta biolinista. Klasikotik dator, antzinako musika irakasten du Amsterdam hirian. Herri kantagintza modernoan aritzeko Neighbor bikotea sortu du, Josh Cheatham auzolagunarekin. Askotariko saudadeak biltzen dituen diskoa; baita kantu erabateko bat ere, Nunzare.”

ANDONI TOLOSA 'MORAU' Musikaria eta kritikaria

“Heldutasun handia dario Maite Larbururen estreinakoari, eta harrigarria da, ez baita oso ohikoa hori euskal musikagintzan. Lasai, gozo, kantatzen duen hegoaldeko emakumezko kantari bat azkenean! Ez, ez du teknikak itotzen haren kantaera. Ahots propioa du, gainera. Jazz, folk eta pop musiketatik edaten du, eta batzuetan (ingelesez kantatutakoetan) jazz estandarretatik hurbil badabil ere, beste une batzuetan ez ditu hain ageriko bideak erabiltzen. Une horietan jotzen du diskoak bere gailurra, intimismo gozoaren eta nostalgiaren uretan igeri egiten du, umorea falta ez duten hitz irudimentsuez lagundurik. Benetan, euskal disko baten aspaldiko hasierarik bikainena du.”

irakurri gehiago hemen


Argian elkarrizketa
Garbine Ubeda

"Hitzik gabeko unibertso ikusezin hori da agian musikari nomadaren aberria"

irakurri gehiago hemen


Berrian Elkarrizketa
Edu Lartzanguren

“Lehen irrintzia botatzea terapeutikoa izan zitzaidan, eta mugarria nire bizitzan”

irakurri gehiago hemen


Gaur 8-n elkarrizketa
Xole Aramendi

“Maleta egitea ez zait batere gustatzen”

irakurri gehiago hemen


Deian elkarrizketa
Amaia Santana

"Ura patrikan" ezinezkoaren bila

irakurri gehiago hemen


Berrian elkarrizketa
Gorka Erostarbe

“Bidaian bizi gara etengabe; beti etxetik kanpo, eta etxea beti faltan”

irakurri gehiago hemen